Deskribapena
Baserri honen produktu nagusia txakolina da. Gutxi gora behera lau hektarea mahats landatzen dituzte ondoren txakolina egiteko. Getariko txakolinaren izendapean saltzen dute.
Hortaz gain, hainbat fruta mota ere landatzen dituzte: sagarrak,udareak,laranjak eta limoiak.
Produktuak
- Txakolina (Txakoli de Getaria)
- Fruta
Salmenta puntuak
Komertzializatzeko hainbat kanal erabiltzen dituzte: tabernak, jatetxeak,dendak,baserrian bertan, web orrian. Baita hainbat azoketan ere.