Descripción
Zeleta enpresa izen bereko baserriari jarraitutasuna emateko sortu zen eta gaur egun, esplotazio familiar eta esklusiboa da. Euren filosofia laborantza naturalekoa zen hasieran batean, baina ematen zuen errentagarritasun urriagatik utzi behar izan zuten.
Geroago, erdi eskuz egindako baratzezaintzaren aldeko apustua egin zen eta gaur egun horrela lan egiten jarraitzen dute. Tratamendurik gabeko produktuak lortzen dituzte: tomateak, piperrak eta urazak, ureztatzearen kontrol sakonen eta aireztapenaren bitartez.
Kontrolak burutzen dituzte ureztapen egokia kontrolatu eta produktu osasuntsuak dituztela bermatzeko. Gaixotasunak saihesteko ez dituzte inolako tratamendu kimikoak erabiltzen.
Produktuak
Eusko Label zigilua duten barazkiak ekoizten dituzte. Tomateak, urazak eta piperrak ekoizten dituzte batik bat.
- TOMATEAK: Jack tomateek Eusko Label kalitate goroneko zigiluarekin kontatzen dute. Euren hazi propioetatik lortzen dituzte bertako tomate aldaerak, eta behin haziak hazitegietan lortuta, hurrengo urteetan erabiltzen dituzte. 5000m² erabiltzen dituzte 3000 tomate lortzeko.
- PIPERRAK: Gernikako piperrak ekoizten dituzte apiriletik abendura arte, baldintza metereologikoen arabera. Ekoizpena geldirik egoten da urtearen beste hilabeteetan.
- URAZAK: Batavia motako urazak ekoizten dituzte urte osoan zehar. 5000m² erabiltzen dituzte Eusko Label kalitateko 1500 uraza lortzeko.
Salmenta puntuak
Salmenta puntu nagusia Eibar eta Elgoibarreko denda eta jatetxeak dira, euren ekoizpenarekin hornitzen baitira inguruko establezimendu gehienak.
Baserrian bertan ere saltzen dute ekoitzitako produktuen zati bat.
Helbidea