Deskribapena
Baserriaren aurrean kokatzen den baratzea dute, eta bertan, barazkiak ekoizten dituzte batik bat. Horrez gain, Santu Guztien Egunerako loreak ere eskaintzen dituzte. Salmenta egiten dute merkatu-plazako egun guztietan eta San Andrés-en azokan parte hartzen dute ere urtero.
Produktuak
Baratzean barazkiak saltzen dituzte batik bat, hala nola:
- Azelgak
- Porruak
- Koliflorra
- Babarrunak
- Kipula eta zebolletak
- Letxuga
- Patata
Bestalde, behiak ere badituzte, eta hauek okela egiteko erabiltzen dituzte, gero harategietan saltzeko.
Salmenta puntuak
Salmenta merkatu-plazan egiten dute, bertan egoten baitira egunero eta San Andres egunean ospatzen den azoka berezian ere parte hartzen dute.
Horrez gain, Legarre eta Txaltxa Zelai dendan ere saltzen dituzte hainbat produktu (barazkiak gehienbat).
Helbidea