Deskribapena eta produktuak
Baserri honetan ekologikoki ekoizten dira produktu guztiak, erkidego-araudiaren bitartez araututa (REGLAMENTO CEE 2092/91). Baratzean ekoizten dituzten barazkiez gain, fruta zuhaitzak eta oiloak ere badituzte, geo euren arrautzak saltzeko. Garaian garaiko ekoizpena egiten dute, baina normalean izan dituzten produktuak dira:
- Letxugak
- Porruak
- Eskarolak
- Tipulak
- Bainak
- Idarrak
- Babak
- Patata
- Koliflorra
Nekazaritza ekologiko edo biologikoa pestizida edo substantzia kimikorik erabili gabe egiten den ekoizpen mota da. Hauen ordez, ongarri eta gehigarri naturalak erabiltzen dira.
Horregatik, kontsumitzailearentzat aukera egokiena eskaintzen dute:
- Kalitatezko produktua
- Guztiz natural eta ekologikoa
- Nekazaritza Ekologikoan ekoitzita dagoela dioen ziurtagiria
- Ekoizlearengandik zuzenean etxeko mahaian zerbitzatua
Salmenta puntuak
Salmenta puntu garraintzitsuenak azokak dira, bai Elgoibar eta bai eta Eibarrekoak ere. Astean zehar egunero jartzen dute postua eta Hilbukaerako azoka berezietan ere presentzia izaten dute.
Horrez gain, herriko dendetan ere aurki daitezke euren produktuak (Txilarre ekodendan adibidez) eta online ere badute beste salmenta puntu bat.
Helbidea