Gure merkatuak giza topaleku garrantzitsuak dira, eskualdeko ekoizleak bertako eta garaian garaiko produktuak eskeintzen dituzte, modu honetan produktuen kalitatea, zuzeneko salmeta eta ingurugiroaren zaintza bermatzen direlarik.
Merkatuak ez dira soilik janaria salerosteko tokiak, gure historiaren eta izaeraren parte dira, gure kultura eta osasuna dira, gure lurra eta etorkizuna. Merkatuak elikadura plazer iturria dela gogorarazten digute eta baloreak eta jakinduria helarazteko bidea direla baitaere.
Gure merkatuetan aurki daitezkeen produktuen kalitatea, gure baserritarrak beraien aktibitatean jartzen duten mimoen ondorioa da, fida zaitez, beti eskeintzen dute produktu fresko, bertako eta garaian garaikoak.