Deskribapena eta produktuak
Baserri honetan bi produktu nagusi ekoizten dira: barazkiak eta ogi ekologikoa.
- Ogiari dagokionez, baserri honetan tradizioz betidanik egin izan da ogia, garaian etxeko gariarekin eta bestela Errioxatik ekartzen zen irinarekin. Duela 35 urte hasi ziren saltzen ogi hau Elgoibarreko dendetan eta orain, Eibar, Azkoitia eta Azpeitian ere aurki daiteke. Urte guztian zehar egiten dute ogia etxeko egun labean, eta ostiral ta larunbatetan saltzen dute.
- Barazkiei dagokienez, sasoian sasoikoa ekoizten dute etxe aurrean duten baratzean, Horrez gain, sagarrondoak dituztenez gero, urte onen bat etortzen bada, sagarrak ere saltzen dituzte (ohikoa ez den arren).
Salmenta puntuak
Salmenta zuzena egiten dute, bai baserrian bertan edota Elgoibarreko merkatuan ere.
Helbidea