Deskribapena
Lursail handia dute:kanpoko baratzeaz gain berotegiekin ere kontatzen dute. Honela neguan zerbait gehiago ekoitzi dezakete.
Animalia gutxi batzuk ere badituzte, batez ere oilo eta oilaskoak.
Produktuak
Baserrian garaian garaiko barazkiak ekoizten dituzte batik bat. Beste hainbaten artean aurki ditzakegu:
- Porrua
- Letxuga
- Kalabazak
- Patatak
- Babarrun beltza
Salmenta puntuak
Euren produktu guztiak merkatu plazan saltzen dituzte: bertan postua jartzen dute euren barazkien salmenta zuzena egiteko.
Helbidea