Baserrikoa Debabarrena

DATOS PERSONALES

Nombre:
Basueta baserria
Dirección:
Sallobente auzoa 21, Elgoibar, Gipuzkoa
Telefono:
943 748 706

Deskribapena eta produktuak

 

Basueta baserrian barazki eta frutak ekoizteaz gain, animaliak ere badituzte. Bertan, Basarte izeneko txekorrak aurki ditzakegun moduan, ahariak edo oiloak ere aurki ditzakegu. Behi eta ahari esnea ekoizten dute, eta oiloen arrautzak saltzen dituzte.

 

Horrez gain, baratze ederra ere badute. Etxekoandrea arduratzen da honetaz eta sasoian sasoiko produktuak ekoizten ditu. Hauek dira ekoizten dituzten produktuetako batzuk:

  • Azelgak
  • Porrua
  • Koliflorra
  • Kipula
  • Zebolleta
  • Letxuga
  • Patata

 


 

Salmenta puntuak

 

Salmenta puntu nagusiak Eibar eta Elgoibarko merkatuak izaten dira, baita Hilbukaerako azoka bereziak ere, horrela salmenta zuzena egiten dute euren bezeroekin.

 

Horrez gain, denda batzuetan ere saltzen dituzte euren produktuak.

 


Helbidea